Sariak

Euskal Zine Bilerako lehiaketan 3 kategoria saritzen dira: zuzendaritza, gidoia eta film onena. Hauek denak arlo bitan; profesionalena eta amateurra. Hona hemen aurtengo film sarituak:

Zuzendaritza saria

Amateurra

Oier Fuentesen “ASKA TASUN HARI” lana, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.

Profesionala

Irati Gorostidi eta Arantza Santestebanen “EURITAN” lana, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

Gidoiaren saria

Amateurra

SARE Gernika-Lumoren “ATERA BIDETIK” lana, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.

Profesionala

Bertol Arrietaren “ZORRAK ZOR” lana, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

Film onenaren saria

Amateurra

Amancy Gaztañaga eta Erika Olaizolaren “ZULO” lana, 1.300 euro eta urrezko zilarra

Profesionala

Begoña Vicarioren “JANE, TARZAN EZ ZEN HORREN GUAY” lana, 1.900 euro eta urrezko antzarra.

Epaimahaia

  • Aitor Gametxo + irakurri gehiago

    (Lekeitio, 1989) zinegilea eta muntatzailea da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Bilbo eta Bartzelona bitartean. 2011n Universitat Autónoma de Barcelonan Sormenezko dokumentalgintza masterra egin zuen eta ordutik ez-fikziozko lanak egiten ditu, bai bakarka bai eta taldean ere. 2014an Punto de Vista Nazioarteko Dokumentalen Zinemaldiko X-film Proiektuan garaile suertatu zen "El otro mapa de Abauntz" proiektua ekoizteko. 2015ean #Zinergentziak'15 proiektu dokumentalean parte hartzera gonbidatu zuten Territorios y Fronteras proiektuaren eta Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren eskutik. 2016an DSS2016 Donostiako Hiriburutza proiektuaren barnean antolatutako egonaldi artistikoa egin zuen Wroclaw hirian (Polonia). 2017an Eusko Jaurlaritzaren gidoi sorkuntzarako diru-laguntza lortu zuen "Flashback" proiektuarekin. Gaur egun, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko hezkuntza departamentuan lan egiten du zinemarekin lotuta proiektuetan: REC! Zinema esperimentala eta Kamaleoiak Gara! zinean.

  • Arantza Lauzirika + irakurri gehiago

    Artista, arte eta ikus-entzunetan doktorea eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia saileko irakasle titularra, ikertzailea eta 2014tik Fakultateko Dekanoa da.Akme (Artea, Kultura, Media) jardunaldietako ko-zuzendaria, esku-hartzeak Deustuko Zubian proiektuaren zuzendaria, Ikerketa proiektu ezberdinetan parte hartu du, ikerketa testu eta artikuluak idatzi ditu eta hainbat liburuen editore izan da. Bere arte lanak Europako erakusketa ezberdinetan ikusgai egon dira.

  • Natxo Rodriguez + irakurri gehiago

    Artista, ikertzailea eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatearen Arte Ederren Fakultateko Arte eta Tekonologia sailan. Gaur egun UPV/EHUren kulturgintzaren zuzendaria. “Artes visuales y cultura libre. Una aproximación copyleft al arte contemporáneo” izenburua duen tesiarekin Doktorea (2008).SEAC, Selección de Euskadi de Arte de Concepto, taldearen kidea (1994-1998) eta Rodriguez Fundazioaren kidea (1994-2012). Amarika Asanbladaren kidea (2008-2011)

  • Iratxe Urkiaga + irakurri gehiago

    29 urteko Aktorea eta Haur animatzailea da. Arte dramatikoa ikasi zuen Artebi eskolan. Ondoren, Sorkuntza eszenikoa ikasi zuen Kabia antzerki taldeak emandako kurtsoan. Bi urtez akrobazia klaseak jaso zituen. Gaur egun Alopargo antzerki taldeko kidea da. Taldearen bigarren antzezlana montatzen ari dira. (2017) Atara Zarata antzerki taldearekin "Eingo al deu" antzezlanean parte hartu zuen. Harrapazank. Gazteentzako kultur zirkuitoan antzerki irakasle eta erreportari lanetan ibili da urteetan. "Una mierda de Slasher" laburmetraian parte hartu zuen. "Oh La La" laburmetraian parte hartu zuen. Pilotari telesailean parte hartu zuen. Akrobazia klaseak bi urtez Zirkozaurre zirko eskolan.

  • Kote Camacho + irakurri gehiago

    Oiartzun, 1980. Bilbon Arte Ederrak ikasten ari zela komiki batzuk argitaratu zituen Napartheid aldizkarian, zeinenaz oso harro dago. Geroko urteetan Madril eta Londres hiriak ondo ezagutu zituen storyboard-ak marrazteaz bizi zelarik, artean Julio Medem eta Juan Carlos Fresnadillo-rentzat 28 Weeks Later eta beste film osoak marraztuz, eta haien ondoan ofizioa ikasiz. Berriz Euskal Herrira bueltatu eta zuzendari bezala ezagutzera eman zuen bere burua, lan handia hartuz, eta 2010ean bere La Gran Carrera film labur berezia kaleratu zuenean, Asier Altunak sortutako istorio batean oinarritua. Fikzioa, animazioa eta dokumentalaren arteko muga guztiak zeharkatuz, obra berria eta autentikoa sortu du. Aspaldi Euskal Herrian finkatuta bere ekoizpen zinematografiko independiente bideratu ditu, idatziz, zuzenduz eta ekoiztuz: Elkartea (2013), Don Miguel (2014). Film labur bakoitzarekin saiakuntza berriak ekarri ditu. Azken lan pertsonal eta neketsu hauetaz aparte, beste zuzendari eta ekoizleekin batera lan egiten du beti, eta lantaldeko animaziozko zuzendaritza kolektiboan ere hartu du parte azken urteotan: Beti Bezperako Koplak (2016) eta Areka (2017).