XIII. KAMERATOIA

2017/10/20 - 21

Lekeitioko udalak eta Euskaltzaleen Topagunearen elkarlanak pauso berri bat eman du. XIII. Kameratoia, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya, Lekeitioko Zine Bileraren barnean ospatuko da bi ekitaldiak bateratzeko asmoarekin.

Kameratoiaren aurkezpena online egingo da urriaren 20an eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 48 ordu izango dituzte filmak egiteko. Sariak, berriz, urriaren 28an banatuko dira Lekeitioko zine aretoan egingo den sari banaketen ekitaldian, guztira 2600€ daude jokoan. Izena eman nahi izanez gero urriaren 15era arte egongo da zabalik epea webgunean.

Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallya Lekeitiora ekartzearena, gazteak euskarazko ikus-entzunezkoen mundura salto egitera bultzatzeko helburu zehatz batekin egin da. Horretaz gain, gazteentzat, euskarazko zinemaldia barrutik bizitzeko, jendea ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera ezin hobea izan liteke.

Sari banaketa ekitaldia, Lekeitioko Ikusgarri aretoan ospatu zen, urriaren 28an 12:30ean.

Epaimahaiak ondorengo hiru lanak saritu zituen:

  • Lehen saria (1.200 euro): Udafilms taldearen Tazan lanarentzat.
  • Bigarren saria (800 euro): Txistana taldearen Abisal filmarentzat.
  • Hirugarren saria (600 euro): LPM taldearen Dzanga?? Filmarentzat

Eta azkenik, publikoaren saria Berta Productions taldearen Dzanga jauna lanak irabazi zuen.

Zuzueneko irudiak HEMEN ikus daitezke. Zorionak guztiei!

Informazio guztia www.kameratoia.eus webgunean aurkituko duzu.