SEKTOREAREKIN ELKARRIZKETAN

2017/10/21

Euskal Zine Bileraren baitan euskal ikus entzunezkoen sektorearentzako espazioa zabaltzen da urtero. Euskal zinemagintzaren egoera eta ezinegonak partekatzeko lekua izan nahi dute elkarrizketa hauek eta ikus entzunezkoetako profesionalek harremanetan jartzeko aukera planteatzen du.

​Urriaren 21ean, egun guztirako proposamena zabaldu genuen:

11:30etan MAHAINGURUA
(H)emen – (H)ere kolektiboak dinamizatuta​, emakumeek ikusentzunean duten presentziaren inguruan hitz egingo da. Aurkezlea​ Olatz Beobide izango da, aktore eta zuzendaria (Santuario, Aitaren etxea, Goenkale, Eskamak Kentzen), Nomofobikak antzerki taldearen sortzailea eta (H)emen|Her(e) elkarteko juntakidea. Eta hizlariak:

· Jone Karres, kazetari eta zinema zuzendaria (Alardearen seme – alabak). Alemaniako Zine Kritika elkarteko eta nazioarteko Federation of Film Critics elkarteko kidea.
· Maitane Carballo, zine ekoizpen laguntzailea eta editorea (Argi, Night Shift, IRA 26-2). Diseinu grafiko eta web orrien lanketa arloan langile.
· Aurora Iturrioz, feminista, Berdintasun politiketan aditua. Ekonomian lizentziatua.
· Iñaki Gomez, irusoin ekoiztetxeko gerentea eta ekoizle exekutiboa (Handia, Urte Berri On Amona, Loreak). Eta IBAIA ekoizleen elkarteko juntakidea.
· Iban del Campo, zinegilea (Dirty Martini, Katebegiak) eta Mondragoi Unibertsitateko ikusentzunezko irakaslea.

​14:30ean BAZKARIA​
Mahai inguruan parte hartzeaz gain, sektoreko kide zein zinezaleentzako Work Lunch bat antolatu dugu​. Zinegileentzako harreman espazio bat gehiago proposatzea da helburua. Bazkariaren gastuak (18€) parte hartzaileek ordainduko dituzte, baina EZBren antolakuntza arduratuko da gestioaz. (H)emen kolektiboko kideek 5€ deskontua izango dute. 

19:30ean ​SARI BANAKETA EKITALDIA
Goizetik hasitako ekintzei amaiera emateko, Euskal Zine Bileraren sari banaketa ekitaldian parte hartzeko proposamena ere zabaltzen da, sarrera dohainik eskeiniz.

​Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei eta Zinea-ko lagunei egindako LABURPEN interesgarriagatik!