Cerrar

LEKEITION OSPATUTAKO IBILALDIEN BIDEOAK BILATZEN ARI GARA!

10/04/19

Aste gutxi batzuk geratzen dira maiatzaren 19an ospatuko den Ibilaldirako. Baina ez da izango ikastolen jaia Lekeition antolatzen den lehen aldia, izan ere 1983an eta 2003an ere Bizkaiko Ikastolen Jaia gurean izan genuen.

Euskal Zine Bilerak Lekeition ospatutako Ibilaldi hauen bideoak bildu nahi ditu, herritarren aurrean erakusteko. Hori dela eta, aurreko Ibilaldien irudi zaharrak badituzue edota dituen norbait ezagutzen baduzue, aurkeztu Kultur Etxean maiatzaren 4a aurretik eta izan Bizkaiko ikastolen jaiaren parte!

Hona emen harremanetan jartzeko kontaktua:
Lekeitioko Udala
946034122
kultura@lekeitio.eus