Cerrar

Kameratoian izena emateko epea zabalik

04/09/18

Zabaldu berri dugu Kameratoian izena emateko epea. Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean bigarren aldiz itzuli da Lekeitiora Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya, Euskal Zine Bileraren 40+1 edizioari hasiera emanez.

Etorkizunera begirako leihoa izango da Kameratoia eta urriak 6-7 asteburuan ospatuko da. Aurten 24 ordu izango dituzte parte hartzaileek euskarazko film laburrak egiteko. Beste berrikuntza batzuk ere  badakartza aurtengo edizioak; besteak beste, partehartzaileek lan egiteko espazio bat izango dute erabilgarri, Lekeitioko aterpetxean lo egiteko aukera izango dute 15 euroren truke eta sari potoloak egongo dira jokoan; 2600 euro hiru saritan banatuta.

Kameratoiaren web orrian aurkituko duzue informazio guztia eta irailaren 24an itxiko da izena emateko epea, azkar ibili!