Cerrar

Kameratoia 24 ordu Lekeition

05/07/18

Euskal Zine Bileraren 41.edizioa zabalduko du ikus-entzunezko rallyak urriak 6-7 asteburuan, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Aurten 24 ordutakoa izango da Kameratoia eta gazteek egun betez Lekeitio beraien kamerekin hartzea aurreikusten da.

Ikus-entzunezkoak maite dituzten gazteek galdu ezin duten aukera beraien abilezia probatzeko, dibertitzeko, jende berria ezagutzeko eta Euskal Zine Bileraren partaide izateko. Aurten ere sari potoloak egongo dira jokoan; 2600 euro hiru saritan banatuta.

Beste berrikuntza bat ere badu aurtengo Kameratoiak: nahi duenak aukera izango du Lekeitioko aterpetxean lo egiteko, prezio merke baten truke. Lagunekin Lekeition asteburu pasa on bat egiteko aitzakia perfektua da.

Irailean zabalduko dugu izen ematea eta orduan jarriko ditugu oinarri zehatzak www.kameratoia.eus eta gure web gunean.

Plazak mugatuak izango dira aurten, beraz, agendan apuntatu hitzordua ahaztu baino lehen.

KameON!