Cerrar

GEURERA I Jatorrizko bertsioa euskeraz

01/10/18

Zinemazale Elkartearekin batera martxan jarri dugun programa honetan euskarazko azpitituluekin ikusi ahalko dira mundu mailako film entzutetsuak jatorrizko bertsioan. Urtean zehar, 4 filme proiektatuko dira helburu bikoitzarekin: batetik, jende artean jatorrizko hizkuntzan egindako pelikulen zaletasuna sustatzea, eta bestetik, euskarak zinearekiko duen jarduera esparrua zabaltzea.

Filmak hiru hilabetero emango dira, kasuan kasuko hilabetearen lehen ostegunean arratsaldeko 20:30etan Ikusgarri aretoan.

> Lehena 2018ko urriaren 4an izango da, Damien Chazelle-n La La Land.
> Bigarrena 2019ko urtarrilaren 3an.
> Hirugarrena apirilaren 4an.
> Laugarrena uztailaren 4an.

Izarren hiria La La Land 128’, 2016
Damien Chazelle
Mia Los Angelesen bizi den aktoregai bat da, zerbitzari moduan lan egiten du ehunka castingera aurkezten bitartean. Sebastian bigarren mailako lanen bitartez bizi den piano jole bat da, bere ametsa jazz musikari gurtu egiten dion klub bat martxan jartzea delarik. Mia eta Sebastianen patuak gurutzatu eta maiteminduko dira. Pixkanaka pixkanaka hasten joango den amodio bat, bakoitzaren ametsak kolokan jarri arte. Bikoteak euren amodioaren eta arteari dioten pasioaren arteko oreka aurkitu beharko du.

Aktoreak: Ryan Gosling eta Emma Stone