Cerrar

GEURERA II Jatorrizko bertsioa euskeraz

20/12/18

Zinemazale Elkartearekin batera martxan jarri dugun programa honetan euskarazko azpitituluekin ikusi ahalko dira mundu mailako film entzutetsuak jatorrizko bertsioan. Urtean zehar, 4 filme proiektatuko dira helburu bikoitzarekin: batetik, jende artean jatorrizko hizkuntzan egindako pelikulen zaletasuna sustatzea, eta bestetik, euskarak zinearekiko duen jarduera esparrua zabaltzea.

Urriaren 4an, Damien Chazellen La La Land filmak eman zion hasiera zikloari eta ondorengo filmak hiru hilabetero emango dira, kasuan kasuko hilabetearen lehen ostegunean arratsaldeko 20:30etan Ikusgarri aretoan:

> Urtarrilaren 3an, Ridley Scotten The Martian.
> Apirilaren 4an, Jean-Marc Valléen Dallas Buyers Club.
> Uztailaren 4an, Martin Zandvlieten Land of Mine.

The Martian, 142”, 2015
Ridley Scott
Martera tripulatutako misio batean, Mark Watney astronauta hiltzat jotzen dute ekaitz ikaragarri baten ondorioz. Bere tripulazioak bertan utzi eta Lurrera bueltatzeko norabidea hartzen du. Baina Watney bizirik irtetzen da eta bakarrik eta preso aurkitzen da planeta gorrian. Hornidura gutxirekin bere bizirik irauteko sena eta azkartasuna erabili beharko du Lurrarekin kontaktatzeko eta adierazteko birizik dagoela.
Aktore nagusia: Matt Damon