Cerrar
dallas_buyers_club-828242648-large

GEURERA IV Jatorrizko bertsioa euskeraz

10/04/19

Zinemazale Elkartearekin batera martxan jarri dugun programa honetan euskarazko azpitituluekin ikusi ahalko dira mundu mailako film entzutetsuak jatorrizko bertsioan. Urtean zehar, 4 filme proiektatuko dira helburu bikoitzarekin: batetik, jende artean jatorrizko hizkuntzan egindako pelikulen zaletasuna sustatzea, eta bestetik, euskarak zinearekiko duen jarduera esparrua zabaltzea.

Urriaren 4an, Damien Chazellen La La Land filmak eman zion hasiera zikloari, urtarrilaren 3an Ridley Scotten The Martianek eman zion jarraipena eta ondoren, apirilaren 4an Oliver Stonen Snowden filmak. Azkenik, uztailaren 4an, Jean-Marc Valléren Dallas Buyers Club ikusteko aukera izango da arratsaldeko 20:30etan Ikusgarri aretoan.

Dallas Buyers Club, 117”, 2013
Jean-Marc Vallée 

1986ean Ron Woodroof (Matthew McConaughey) texastar cowboy drogazale eta gonazaleari HIESaz kutsatua dagoela eta hilabete bakar bateko bizi itxaropena gelditzen zaiola iragarri diote. Ondorioz, garai hartan gaixotasun horren aurka borrokatzeko zegoen botika bakarra hartzen hasiko da, AZT delakoa