Cerrar
dallas_buyers_club-828242648-large

GEURERA III Jatorrizko bertsioa euskeraz

26/02/19

Zinemazale Elkartearekin batera martxan jarri dugun programa honetan euskarazko azpitituluekin ikusi ahalko dira mundu mailako film entzutetsuak jatorrizko bertsioan. Urtean zehar, 4 filme proiektatuko dira helburu bikoitzarekin: batetik, jende artean jatorrizko hizkuntzan egindako pelikulen zaletasuna sustatzea, eta bestetik, euskarak zinearekiko duen jarduera esparrua zabaltzea.

Urriaren 4an, Damien Chazellen La La Land filmak eman zion hasiera zikloari, urtarrilaren 3an Ridley Scotten The Martianek eman zion jarraipena eta ondorengo bi filmak hiru hilabetero emango dira, kasuan kasuko hilabetearen lehen ostegunean arratsaldeko 20:30etan Ikusgarri aretoan:
> Apirilaren 4an, Jean-Marc Valléren Dallas Buyers Club.
> Uztailaren 4an,Oliver Stonen Snowden.

Dallas Buyers Club, 117”, 2013
Jean-Marc Vallé
Ron Woodroofen bizitzan oinarrituta, texaseko rodeo cowboy, drogazale eta andrazalea non 1986. urtean HIESa zeukala eta hilebeteko bizitza zuela adierazi ziotena. Orduan hasi zen AZT hartzen, ordungo sendagai bakarra izugarrizko gaixotasunari aurre egiteko.