Irekiera ekitaldia​

Urriak 6, 19:30. Ikusgarri aretoan
Cerrar

Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztua, Muntu antzerki taldearen laguntzarekin.

Aurten, Filmategiraren 40. urteurrenarekin bat, Kimuak ekimenaren 20. urteurrena ospatu nahi izan dugu Begirada sariaren emanez. Proiektu honek nazioartera euskal laburmetraiak helarazteko egiten duen esfortzu eta lana omendu nahi izan dugu, garrantzitsua baita, euskaraz egiten diren orotariko film laburren isla izan dadin.

Eta ostean, Dantza filmak emango dio amaiera ekitaldiari. Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!

Egilea: Telmo Esnal
Iraupena: 98′
Urtea: 2017

*Sarrera 4 € da eta sartzen diren lehenengo 20 pertsonei EZBko poltsa ofiziala oparituko zaie, azkar ibili! 

Aurretiaz salgai Kultur Etxean, arratsaldez.