Amaiera ekitaldia eta sari banaketa

Urriak 12, 19:30, Ikusgarri aretoan
Cerrar

Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztua, Muntu antzerki taldearen laguntzarekin.

Lehiaketan parte hartutako 20 filmen artean lau sari banatuko dira. Epaimahaia Mikel Zumeta, Itziar Ituño eta Maider Oleagak osatu dute eta honako hauek dira sariak:

· Zuzendaritza 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra

· Gidoia 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra

· Film onena 1.900,00 € eta Urrezko Antzarra

· Ikusleen saria 750,00 € eta Zilarrezko Antzarra

*Sarrera 2 €. Aurretiaz salgai Kultur Etxean, arratsaldez.