Performance-a: Nonbait, Agian Hemen

Urriak 11, 11:00. Ikusgarri aretoan
Cerrar
Performance-a: Nonbait, Agian Hemen02_Nonbait agian hemen03_Nonbait agian hemen04_Nonbait agian hemen06_Nonbait agian hemen07_Nonbait agian hemenVerabredung_1Verabredung_2

Somewhere, Maybe Here (Nonbait, Agian Hemen) performance-a ikus entzunezko lan mutua da, piano baten zuzenekoarekin lagundua eta bi interprete/clown-ek aurkeztua. Film honetan, Berlinera heldu den aingeru erori bat azalduko zaigu, Europako ume basatia bezala ezagutzen den hiria eta herri eta kultura askoren erdigunea. Aingerua ezin da itzuli aurretik egon den tokira, eta ondorioz, inguruan dituen pertsonekin eta testuingururekin harremanetan jartzen hasiko da. Pertsonaia honek, beste pertsona batzuekin egoteko aukerak gogorarazten dizkigu eta ingurua begiratzeko beste modu batzuk proposatzen ditu, espazio publikoetako interakzioa desafiatuz.

Somewhere, Maybe Here planifikatu gabeko interakzioaren eta publikoaren eta aingeruaren arteko topaketaren bidez sortzen da. Espontaneoa, ustekabea eta aurretik jakin ezin daitekeena biltzen ditu.

Eta aingeru hau Lekeition eroriko balitz?

Zuzendaria / antzezpena: Cat Gerrard (UK)
Pianoa / antzezpena: Nerea Ariznabaretta (Basque Country)
Argazkia: Alix Lucas (France)
Kamara: Hugo Reis (Brazil)
Jantziak: Angharad Matthews (Wales).

Arropaineko Arraguak antolatutako ekitaldia EZBrekin elkarlanean.
*LH5, LH6 eta DBH1. mailako ikasleentzat