Hasiberria

Urriak 10, 12:30. Ikusgarri aretoan
Cerrar
HasiberriaFoto 2 LE NOUVEAUFoto 3 LE NOUVEAUFoto 4 LE NOUVEAUFoto 5 LE NOUVEAUFoto 6 LE NOUVEAU

Benoit hamalau urteko mutikoak landa utzi du Parisera bizitzera joateko. Aurreneko eskola eguna uste baino zailagoa gertatuko zaio eta berehala bakartuta sentituko da. Egun batean, Johanna, suediar ikaskide berria helduko da eskolara eta hura arazorik gabe kuadrilla ezagunenean sartuko da. Benoitek, osabaren aholkuak jarraituz, ikaskide guztiak etxean antolatuko duen festara gonbidatuko ditu. Aukera paregabea izango da bere burua ezagutzera eman eta bide batez, Johannarengana gerturatzeko.

Fitxa teknikoa
Frantzia, 2015
Egilea: Rudi Rosenberg
Aktoreak: Rephaël Ghrenassia, Joshua Raccah, Géraldine Martineau, Guillaume Cloud Roussel, Johanna Lindstedt, Max Boublil, Eytan Chiche, Gabriel Nahum, Ismaël Mandile.
Iraupena: 80 min
Hizkuntza: Frantsesa euskarazko azpitituluekin

Filmazpit-ekin elkarlanean.
* DBH 3 eta 4. mailako ikasleentzat