Cerrar

Ezagutzen al duzu Lekeition filmatutako Super8 film zaharrak dituen inor?

15/08/18

Euskal Zine Bileran, Euskadiko Filmategiarekin batera, iraganeko irudiak berreskuratzeko eta ikustarazteko proiektu bat jarri dugu martxan: Atzo8 proiektua.

Lekeitioko ganbaretan gordetako film zaharrei hautsa kendu eta, herritar guztion ondarea diren neurrian, hauen proiekzioekin batera, hitzaldiak, lantegiak eta bestelako ekintzak antolatzea erabaki dugu.

Formatu analogikoan filmatutako edozein gai biltzen duen filmen bila gabiltza: etxeko irudiak, bidaiak, antzerkiak, dantzak, kalejirak, jaiak… Lekeition edota lekeitiar batek filmatutako edozein filmek har dezake parte.

Euskadiko Filmategiarekin batera jasotako irudiak gorde, digitalizatu eta kopia bana emango da trukean.

Pelikula zaharrak dituen inor ezagutzen baduzu edota informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin hurrengo telefono zenbakian:

Atzo8 proiektua – Euskal Zine Bilera
Lekeitioko udal artxiboa
946034122
artxiboa@lekeitio.eus