SEKTOREAREKIN ELKARRIZKETAN

2017/10/21

Euskal zinemagintzaren egoera eta ezinegonak partekatzeko lekua izan nahi dute elkarrizketa hauek eta ikus entzunezkoetako profesionalek harremanetan jartzeko aukera planteatzen du.

+informazio gehiago

XIII. KAMERATOIA

2017/10/20 - 21

Kameratoia Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen rallya da. XIII. edizioa Lekeition ospatuko da, Euskal Zine Bileran, gazteentzako espazio berri bat zabalduz.

+informazio gehiago

BENITO ANSOLA BEKA

Euskal zinea euskaraz egitea garrantzitsua delako, bertoko izaera emateko eta bertoko kutsua izan behar duelako, horregatik guztiagatik, Euskaltzaleen Topaguneak Zine Bilerarekin batera Benito Ansola beka antolatzen du.

+informazio gehiago

EUSKAL ZINEMAREN BEGIRADA

2017/10/14 - 21

Euskal Zine Bilerak urtero jartzen dio “Euskal Zinemaren begirada”, euskal ikus-entzunezkoetan ekarpen nabarmena egin duen izen, gertaera edo eragileren bati. Aurten, euskal zinemarentzako egindako lanaren aitortza hau bikoitza izango da: Juanba Berasategi eta Benito Ansola.

+informazio gehiago

TXIKIEN TXOKOA

Aspalditik, txikiek ere euren txokoa izaten dute jaialdian. Udaleko Euskera sailak antolatuta, urriaren 17an, martitzenean, eta urriaren 19an, eguenean, zine emanaldiak emango dira Ikusgarri aretoan, haur eta nerabeen arteko zinezaletasuna suspertzeko helburuarekin.

+informazio gehiago