Cerrar

Super8 lantegia

Eman izena!

Super8 lantegi honetan, parte-hartzaileek Super8 formatuan egindako film bat sortzeko oinarrizko prozesuak eta materialak ezagutuko dituzte. Filmaketa kolektiboa proposatzen da, ekoizpen prozesu kolaboratzaileak posible egiten dituelako eta ustekabeko emaitzak sor ditzakeelako.

Lantegi praktiko honetan, filmatu, errebelatu eta proiektatu egingo dugu. Irudi mugikorrarekin esperimentatuko dugu, zeluloidearen gakoak azalduz, zuri-beltz pelikularen filmazioa, errebelatzea eta ekoizpen prozesuak modu autonomoan garatzeko. Helburua formatu analogiko honetako gailu desberdinak menperatzea da, artisau lan moduan film kolektiboa osatuz.

Programa:
1- Filmatu
Zuri-beltzeko Super8 zeluloidearekin filmatuko dugu. Parte-hartzaile bakoitzak bere kamera ekarri dezake funtzionamendua ondo ezagutzeko.

2- Errebelatu
Artisau-lan moduan zuri-beltzezko pelikula errebelatzen ikasiko dugu, bai prozesu negatiboan bai prozesu itzulgarrian ere.

3- Proiektatu
Prestatutako zeluloideak analogikoki zuzenean proiektatuko ditugu. Lantegiaren emaitza, erakusgai egongo diren gainontzeko irudiekin batera proiektatuko da. Instalazio eran kontzebituko dugu aldibereko multiproiekzioen bidez osatutako ikus-entzunezko sarea izango den proiekzio hau.

Arduradunak:
Maite Alonso eta Unai Ruiz.

Nori zuzendua:
Irudi mugikorren sorkuntzan, materialitate filmikoan eta eskuzko sorkuntza -eta esperimentazio- prozesuetan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta.

Oharrak:
Lantegiak emango ditu filmatzeko, errebelatzeko, muntatzeko eta proiektatzeko behar diren material eta gailu guztiak.

Xehetasunak:
Urriak 12, Kultur Etxean
10:00etatik 14:00etara / 15:00etatik 19:00etara
Gehienez 18 pertsona
Dohainik, beharrezkoa aurretiaz izena ematea formularioaren bitartez.