Cerrar

Super8 erakusketa: Lehen Irudiak

Lekeition filmatutako iraganeko irudiak

Urriak 12, Baradiaran aretoan
10:00-14:00 / 16:00-20:00

Atzo8 proiektua Lekeition edo lekeitiarrek filmatutako irudi etxekoi eta amateurrak biltzeko asmoz duela hilabete batzuk sortu zen ekimena da. Zinema mota honek ondarearekin duen lotura kontuan izanda, iragana nolakoa zen ikustea eta ulertzea ahalbidetzen digu. Memoria ariketa batekin lotuta dago kasu honetan zinema eta, hein batean, guztionak diren irudiak eta iruditeriak gorpuztea ahalbidetzen du.

Proiektuak, momentuz, bi fase paralelo izan ditu. Alde batetik, Euskadiko Filmategiaren fondoetan dauden Lekeition filmatutako irudiak bilatzen ahalegindu gara, Lekeitiora hurbiltzeko. Bestalde, Udalaren laguntzaz, deialdi bat sortu dugu, urte osoan zehar zabalik egongo dena, lekeitiarrek ganbaretan izan zezaketen irudi zaharrak berreskuratzeko asmoz.

Erakusketa honetan proiektuaren lehen emaitzak jaso nahi izan ditugu. Urteak geroago, gaur proiektatutako irudiei esker ikus dezakegu, nola aldatzen zen Tinglaua saregileek josteko asmoz sarez estaltzen zutenean, 1920ko portuaren itxura Ondarroako familia batek barkuz Lekeitiora bisitan hurbiltzea erabaki zuenean edota zein lan mota egiten zen Marierrotan, oraindik barkuak konpontzen zirenean. Hau da zinearen magia: orainalditik iragana ikusi eta denboraren igarotzeaz ohartzea.

Esker bereziak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte-hartu duten pertsona guztiei.

 

Atzo8-3Atzo8-1Atzo8-2