Cerrar

Bolondres bila gabiltza!

Bukatu da izena emateko epea

Euskal Zine Bilerako bolondres programan parte hartzea, jendea ezagutzeko, gaur eguneko ikus-entzunezko sorkuntzaren munduan barneratzeko eta esperientzia profesionala hurbiletik bizitzeko aukera paregabea da.

Euskal Zine Bilerak bere 40+1 edizio honetan, bolondres talde bat sortu nahi du urriaren 6tik 12ra ospatuko den zinemagile, aditu, ikasle, profesional eta, oro har, zinemazaleen bileran sortuko diren koordinazio lanetan esku hartzeko. Egin beharreko lanak hauek izango dira:

  • Gonbidatutako zinemagileei laguntza ematea
  • Zinema aretoen prestaketa
  • Parte hartzaile / publikoen gestioa
  • Emanaldietan laguntasuna ematea
  • Bilerari buruzko informazioa ematea

18 urte baino gehiago baldin badituzu eta gogotsua baldin bazara, etor zaitez urriaren 6tik 12ra ospatuko den euskal zinemaren ospakizuna izan nahi duen bilerara.

Bukatu da izena emateko epea.