41. Euskal Zine Bilera. Lekeitio 2018
Urriaren 6tik 12ra

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

Eman izena

 

PARTE HARTZEA

1.- Edozein film egilek har lezake parte Euskal Zine Bileran (EZB).

 

LANAK

2.- EZB denez gero, euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, filmean elkarrizketak edo off ahotsa erabiltzen badira. Euskara ez den beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz eta azpititulu hauek irudira txertatuta joango dira.

3.- Lanek gehienez 30 minutu izango dute.

4.- Edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira. Aukeraketaz kanpo geratuko dira bideoklipak, iragarkiak, spotak eta bideo korporatiboak.

5.- Ez dira onartuko aurreko urteetako edizioetara aurkezturiko lanak ezta 2017ko urria baino lehen egindakoak.

6.- Ez dira onartuko arraza, sinesmen, etnia, adin, erlijio, sexu, genero identitate, sexu orientazio, itxura fisiko edo pertsonen gaitasunak iraintzen, gutxiesten edo jasartzen dituzten lanak. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek ez dituzte bere egiten film laburretan egiten diren adierazpenak, erabilitako irudiak edota isuritako iritziak. Beraz, ez dute horien gaineko inolako erantzukizunik.

 

IZEN EMATEA

7.- Pelikulak online aurkeztuko dira.

8.- Pelikula youtube edo vimeo kanaletara igo eta pasahitz bidez gorde ostean, Euskal Zine Bilerako webgunean, izen-emate orriarekin bat jarriko dira linka eta pasahitza, pelikularen fotograma bat eta egilearen datu pertsonalak.

9.- Lanak aurkezteko azken eguna 2018ko uztailaren 31 izango da.

10.- Aurkeztutako lanen aukeraketa Aukeraketa Batzordeak egingo du.

 

AUKERAKETA

11.- Egileei aukeraketaren berri eman ostean, beraien pelikulak mp4 edo mov HD formatoetan bidali beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko.

12.- Egileak dira aurkezturiko lanen eskubideen jabeak. Hala ere, lana aurkeztearekin bat egileek baimena ematen diote EZBko antolatzaileei filmen zatiak zinemaldiaren promozioan erabiltzeko. Promozio-lan hori egiteko edozein bitarteko erabil daiteke (internet, argazkiak,…).

 

SARIAK

13.- Lehiaketan hautatuak izanagatik film labur bakoitzaren egileak edo egileek 200 euro jasoko dituzte. Taldeka egindako lanen egileek zenbateko berbera jasoko dute.

14.- Beheko taulan azaltzen dira EZBn sarituko diren arloak.

ARLOAK SARIAK
Zuzendaritza 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra
Gidoia 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra
Film onena 1.900,00 € eta Urrezko Antzarra
Ikusleen saria 750,00 € eta Zilarrezko Antzarra

Sariak erretentzio fiskalari lotuta daude.

14.- Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko ahalmena du eta bere erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira.

15.- Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleak amaierako ekitaldira sariak jasotzera etorri beharko dira, edo bestela, norbait bidali euren ordez. Etortzerik edo inor bidaltzerik ez badute, sariak jasotzeko eskubide guztiak galduko dituzte.