Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatutako gazteentzako euskarazko ikus-entzunezko rally-a da Kameratoia, eta bigarren aldiz itzuli da Lekeitioko Euskal Zine Bilerara.

KAMERATOIA AZKARRAGO ETA ETORKIZUNERA BEGIRA DATOR

Etorkizunera begirako leiho hau urriak 6-7 asteburuan ospatuko da eta 24 ordu izango dituzte parte harte hartuko duten 14 taldeek euskarazko film laburrak egiteko.

Urriaren 7an, arratsaldeko 17:30ean, gonbidatuta zaudete guztiok Ikusgarri aretoan egingo dugun ekitaldi berezira. Gazteak eta euskarazko ikus-entzunezkoen sormenari buruzko solasaldiaz gain, Kameratoian parte hartutako film laburren proiekzioa eta sari banaketa izango dugu Ugaitz Alegriak aurkeztuta.

Animatu zaitezte, sarrera dohainik da!

atzo8