Atzo8 proiektuak iraganetik datozen irudi eta soinuak biltzen ditu, proiekzio bakoitzean beste “hemen eta orain” desberdin bat eskainiz. Euskadiko Filmategiarekin batera martxan jarritako epe luzerako proiektu honek, berriz erakusten digu nolakoak ziren jada horrelakoak ez diren pertsona eta lekuak.

Aurten 3 ekintza prestatu ditugu urriak 12an burutuko direnak:

1- Super8 lantegia 
Parte-hartzaileek Super8 formatuan egindako film bat egiteko oinarrizko prozesuak eta materialak ezagutuko dituzte, Maite Alonso eta Unai Ruiz-en eskutik.
10:00etatik 14:00etara / 15:00etatik 19:00etara, dohainik.
Eman izena hemen!

2- Performance-a
Super8 lantegian filmatutako eta erakusketan ikusgai egongo diren irudien artetik sortutako ikus-entzunezko sarea.
18:30. Barandiaran aretoan.

3- Super8 erakusketa: Lehen Irudiak
Lekeition filmatutako iraganeko irudiekin osatutako erakusketa.
10:00-14:00 / 16:00-20:00 Baradiaran aretoan.
Hemen aurkituko duzu informazio gehiagarria.


DEIALDI IREKIA
Pelikula zaharrak dituen inor ezagutzen baduzu edota informazio gehiago jaso nahi baduzu, hemen aurkituko duzu urte osoan zehar zabalik izango dugun DEIALDIA. Euskadiko Filmategiarekin batera jasotako irudiak gorde, digitalizatu eta kopia bana emango da trukean eta, herritar guztion ondarea diren neurrian, hauen proiekzioekin batera, hitzaldiak, lantegiak eta bestelako ekintzak antolatuko ditugu.

 

 

atzo8