Euskal Zine Bileraren baitan dagoen lehiaketak urteen bitartez jaso du egun duen garrantzia. Euskal Herrian eta euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleiho da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian.

Sariak

Lehiaketan hautatuak izanagatik film labur bakoitzaren egileak edo egileek 200 euro jasoko dituzte. Taldeka egindako lanen egileek zenbateko berbera jasoko dute.

Beheko taulan azaltzen dira EZBn sarituko diren arloak.

ARLOAK SARIAK
Zuzendaritza 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra
Gidoia 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra
Film onena 1.900,00 € eta Urrezko Antzarra
Ikusleen saria 750,00 € eta Zilarrezko Antzarra

Sariak erretentzio fiskalari lotuta daude.

Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko ahalmena du eta bere erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira.

Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleak amaierako ekitaldira sariak jasotzera etorri beharko dira, edo bestela, norbait bidali euren ordez. Etortzerik edo inor bidaltzerik ez badute, sariak jasotzeko eskubide guztiak galduko dituzte.