Euskal Zine Bileraren baitan euskal ikus entzunezkoen sektorearentzako espazioa zabaltzen da urtero, (H)emen here elkartearekin elkarlanean. Euskal zinemagintzaren egoera eta ezinegonak partekatzeko lekua izan nahi dute elkarrizketa hauek eta ikus entzunezkoetako profesionalek harremanetan jartzeko aukera planteatzen du.

Aurten fokua Maider Oleagarengan jarri dugu. Alde batetik, bere Verabredung filma ikusteko aukera izango dugu eta bestalde, Izaskun Arandiarekin batera, bere ibilbideari eta lan-prozesuari buruz solasean izango dugu, kafe tertulia formatuan.