Aurkezpena

Euskal Zine Bileraren 40+1 edizioa da aurtengoa

Historikoa den lehiaketaz gain, aurten ikus-entzunezkoen erabilera, xede eta aukera guztiak bildu nahi izan ditugu, hain zuzen, Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zine bilera honetan.

Branka, ganbara eta zerumuga atalak estreinatu ditugu, esandako ikus-entzunezkoen erabilera anitzez haratago, denboraren arteko erlazioa planteatzeko. Orainaldia, iragana eta etorkizuna inoiz baino lotuago daude alor horien barne antolatutako hainbat ekitalditan: sektorearekin erlazioa izan dezaketen hitzaldi edo lantegietan, lehiaketara aurkeztutako fikziozko laburmetraia, dokumental eta pieza esperimentaletan, ondare gisa ulertutako super8 irudiekin osatutako programetan, ikas komunitateen baitan antolatutako animazio lantegietan edota omendutako figura edo ekimenei eskainitako atzera begirakoetan.

Hori guztia da Euskal Zine Bilera: egin diren, egiten ari diren eta egingo diren filmen eztabaidarako eta ikuskaketarako bilgune.

" /> " /> " /> " /> " /> " /> " /> " /> " /> " /> " /> " /> " title='Kameratoiko sari banaketa ekitaldia'/> " title='Kameratoiko sari banaketa ekitaldia'/> " title='Kameratoiko sari banaketa ekitaldia'/> " title='Kameratoiko sari banaketa ekitaldia'/> " title='Kameratoiko sari banaketa ekitaldia'/> " title='Kameratoiko sari banaketa ekitaldia'/> " title='Kameratoiko sari banaketa ekitaldia'/> " title='Kameratoiko sari banaketa ekitaldia'/> " /> " />